San Antonio Egoitza. Zerbitzu guztiak Bilboko bihotzean

separador

Hotel baten instalazioak eskaintzen ditugu, etxeko epeltasunarekin. Dena Bilboko erdigunean. Hori gutxi ez balitz, gure nagusiak zainduta eta kide senti daitezen, arreta sanitarioaz gain, gure langileen arreta eskaintzen dugu.

Arreta sanitarioa

Geriatrian espezializatutako talde medikoa daukagu. Goitik beherako zaintze baterako zerbitzu mediko, erizain talde, arreta psiko-geriatrikoa, fisioterapia, botika eta podologoa daukagu.

Arreta asistentziala

Logeletan mugimendu sentsoreak izateaz gain, egunaren edozein ordutan geriatria-langileekin harremanetan jartzeko interkomunikazio sistema berria daukagu.

Garabi berriak ditugu mugikortasun murriztua duten egoitzadunei komunera joaten laguntzeko.

Arreta soziala

Zahartze aktiboaren alde gaudenez, gure nagusiei egokitutako aktibitate, tailer eta terapiak ditugu. Gure terapeuta okupazional eta sustatzaile sozialek tailer kognitiboak, jokoak, eskulanak, irteerak… antolatzen dituzte.

Estimulazio kognitiboa

Narriadura kognitiboa eta Alzheimerra bezalako dementziak dituzten pertsonen zaintzean adituak gara.

Zentzumen-gela daukagu, gure nagusien behar kognitiboetara egokituta dagoena. Bertan, estimulazio kognitiboa eta ongizate emozionala lantzen ditugu. Horretarako, azken berrikuntza teknologiko eta terapeutikoak erabiltzeaz gain, estimulu sentsorialak (argia, soinua, usainak, koloreak…) erabiltzen ditugu.

Gune honek egoitzadunen beharretara egokitutako banakako lana laguntzen du. Bertan, komunikazioa erraztuz, haien gaitasunen miatzea eta mantenimendua sustatzen da.

Osasuna eta ongizatea

Gure sukaldean era askotako menuak eta dieta pertsonalizatuak egiten ditugu, beti gure dietetika eta nutrizio taldearen esanak betez. Norberaren itxura zaintzeko ileapandegi-estetika eta ikuztegi zerbitzuak ere eskaintzen ditugu

24 h-ko laguntza

Elikadura eta dietetika

Ileapaindegia eta estetika

Terapia okupazionala

Sendagilea / Erizaina

Zentzumen-gela

Garbiketa eta ikuztegia

Logela soziosanitarioa

Fisioterapeuta

Animazio soziokulturala

Arreta farmazeutikoa

Telebista logeletan

Podologoa

Arreta psiko-geriatrikoa

Psikologia

San Antonio Egoitzan denboraldi baterako egonaldiak ere eskaintzen ditugu

separador

Senide bat denbora batez zaintzea behar baduzu, egin dezakegu. Gure artean dagoen bitartean, bere beharretara egokitutako instalazioetan etxean bezala sentituko da, arreta profesional eta hurbil bat izateaz gain.

Zalantzarik izanez gero, galdeiguzu!

Residencia San Antonio cuenta con 86 plazas